Otsailaren 18an amaituko da Zumaian 'Beste bat!' zikloa, 'Urolatik barrena' kontzertuarekin
Iparragirre jaio zela bigarren mendeurrenaren aitzakian, musika ikuskizuna prestatu dute Urval Ensemble, Jon Maia eta Gorka Hermosak. Sarrerak larunbat honetatik aurrera izango dira salgai turismo bulegoan.
'Beste bat!' zuzeneko ikuskizunen zikloak otsailaren 18an utziko du Zumaia. Ziklo honen baitan, negu honetan, Miren Amurizaren eta La Pulgaren Gorria ikuskizuna, Laboa Jazz Sextet kontzertua; Liher musika taldearen kontzertua eta Kukai dantza taldearen Gauekoak emanaldia ikusteko aukera izan dute herritarrek.
Zikloa Urolatik barrena musika ikuskizunak itxiko du: Iparragirre jaio zela bigarren mendeurrenaren aitzakian, Urval Ensemble, Jon Maia eta Gorka Hermosak prestatutako kontzertu berezia izango dugu gurean. Ekitaldia otsailaren 18an (osteguna) izango da, 19:00etan Aita Mari zineman.
Sarrerak larunbat honetatik aurrera egongo dira eskuragarri 5 euroren truke, turismo bulegoan.
UROLATIK BARRENA
Urval Ensemble
Jon Maia
1997an, 2001ean 2005ean eta 2009an Txapelketa Nagusiko finalista izan zen, eta baita Gipuzkoakoan ere 2003, 2007 eta 2015 urteetan.
Gorka Hermosa
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- Zumaiako Udalaren adierazpena, Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela-eta 2024/11/25
- Hemen da euskararen astea 2024/11/23
- 25 indarkeria matxista kasuren berri izan du Zumaiako Udalak 2024an 2024/11/22
- 19,7 milioiko aurrekontu proposamena 2025erako, 'gizarte zerbitzuak, berdintasuna, irisgarritasuna eta inbertsio estrategikoak oinarri' 2024/11/20
Kultura
- Hemen da euskararen astea 2024/11/23
- [BIDEOA] 20 sortzailetik gora aritu dira Migel Gutierrezen 'basoa.wav' proiektuan 2024/11/11
- Kulturaren munduan aritzen direnak bilduko dira urriaren 28an, 'Zumaian euskararekin zer?' galderari erantzuteko 2024/10/24
- Obra zibila amaituta, Komentua kultur topagune bihurtzeko lanketari berrekin diote Udalak eta elkarteek 2024/10/16