Hemen da euskararen astea
Zumaiako Udalak Larraina euskara elkartearekin eta Baleike kultur elkartearekin elkarlanean antolatu du Euskararen Asteko programazioa. Julene Azpeitia ipuin lehiaketako sari banaketarekin hasiko dute astea, datorren asteazkenean.
Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, datorren asteazkenean hasita lau ekitaldi izango ditugu herrian. Zumaiako Udalak Larraina euskara elkartearekin eta Baleike kultur elkartearekin elkarlanean antolatu du programazioa.
Lehenengo zita asteazkenean izango da: Julene Azpeitia 37. ipuin lehiaketako sari banaketa egingo dute, eta, jarraian, Debako Goaz antzerki taldearen Lotura Basatiak performancea ikusteko aukera izango da Aita Mari zineman, arratsaldeko 19:00etan.
Hurrengo egunean, azaroaren 28an, Xirrikituak zabaltzen. Euskararen historia soziala Zumaain 1940tik 1980ra ikus-entzunezkoaren aurkezpena egingo dute. Zumaiako Udalak eta Ahotsak ekimenak ekoitzi dute dokumentala. Aurkezpena Aita Mari zineman izango da, 19:00etan.
Abenduaren 2an, astelehenean, Imanol Azkueren Hamaika argi gure euskarari liburuaren aurkezpena izango da Alondegiko ganbaran. Ekitaldia Baleike kultur elkarteak antolatu du, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da.
Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, itxiko dute programazioa, solasaldi berezi batekin: Amagoia Mujika Jon Maia hizketan jarriko du, 40 urte oholtzan izenburupean antolatutako saioan. Hitzordua Aita Mari zineman izango da, 19:30ean. Larraina euskara elkarteak antolatu du azken ekitaldi hau.
Ekitaldi hauek aukera paregabea dira Zumaian euskaraz bizitzeko dugun konpromisoa berrindartzeko eta ospatzeko. Euskara hizkuntza baino askoz gehiago da: zumaiarron eguneroko bizitzaren eta identitatearen parte garrantzitsua. Zumaiako Udalak, Larraina euskara elkarteak eta Baleike kultur elkarteak herritar guztiak gonbidatzen dituzte Euskararen Aste honetan parte hartzera. Beste urte batez, aste honek balio dezala euskararen garrantziaz jabetzeko, eta gure eguneroko bizitzetan, ekintza eta esparru guztietan, gero eta presenteago egon dadin aktiba gaitezen.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
- Karmele Mitxelena, Jon Abril eta Aitor Salegi dira Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako saridunak 2025/11/17
Kultura
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21
Zumaia bizitzeko da
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Irakurketara eta literaturara gerturatzeko parada izango da abenduan Zumaian 2025/12/01
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27



