Otsailaren 25ean izango da Zumaiako Herri Lasterketa
Izen-ematea zabalik dago kronoak.com webgunean.
Otsailaren 25ean, larunbatean, egingo da Zumaiako 38. Herri Krosa. 17:00etan izango da proba nagusia (10.200 metrokoa), eta 17:10ean lasterketa laburra (5.100 metrokoa). Horiek baino lehen, 15:45etik aurrera haurren eta gaztetxoen lasterketak egingo dira.
Sari nagusiak banatzearekin batera, partaide guztien artean herriko komertzioetan erabiltzeko bonoak zozkatuko dira.
Izen-ematea
Proba nagusirako izen ematea zabalik dago, kronoak.com webgunean. Arautegiak eta ibilbideak ere webgune horretan daude. Haurren kasuan, herriko ikastetxeetan zein kiroldegian zintzilik eraman beharreko txartela jaso eta bete beharko dute aurrez.

Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako goi-mailako kirolariei eta behar bereziak dituzten herritarrei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea 2025/11/05
- Kirol klubek, anbulategiak eta Udalak bat egin dute pantailen erabilera osasungarriaren alde 2025/10/20
- Udalaren izenean, zorionak eta eskerrik asko Flysch Trail mendi lasterketako kide guztiei 2025/10/07
- Surfa eta musika elektronikoa, bihar Itzurun hondartzan 2025/07/18



