Partaidetza, Migrazio, Berdintasun eta Gazteria teknikariaren plaza betetzeko prozesuko merituen behin behineko balorazioak ikusgai daude
Erreklamazioak jartzeko epea zabalik dago, uztailaren 4ra arte (hau barne).
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesu horren barruan, hainbat plaza betetzeko prozesuak abiatu zituen Udalak (prozesu horien inguruko informazio guztia, lan eskaintza publikoa atalean dago jasota), eta, horietako bat da Partaidetza, Migrazio, Berdintasun eta Gazteria teknikariari dagokiona.
Hautaketa prozesu horren barruan merituen behin behineko balorazioak argitaratu ditu Udalak. Horrekin batera, erreklamazioak jartzeko epea zabaldu da (uztailaren 4ra arte).
> Ikus behin behineko balorazioak
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



