Plastikozko tapoiak biltzeko edukiontzia kendu du Udalak

2020/10/08

Tapoiak jasotzen zituen elkarteak ez du bilketa gehiago egingo eta aurrerantzean edukiontzi horira bota beharko dira plastikozko tapoiak.

Zumaiako Udalak 2018an hitzarmen bat sinatu zuen Asociación ayuda enfermedades raras solidaridad y esperanza elkartearekin, plastikozko tapoiak biltzeko ekimen solidariora atxikiz.

Orain, elkarteak tapoiak biltzeari utzi dio, eta ondorioz, Udalak kendu egin du Eusebio Gurrutxagan plastikozko tapoiak biltzeko jarrita zegoen edukiontzia. Aurrerantzean edukiontzi horira bota beharko dira.