Salgai daude santelmoetako esku pilota jaialdi profesionalerako sarrerak
Apirilaren 27an (igandea) esku pilota jaialdi profesionala hartuko du Zumaiak. Buruz buruko txapelketako final laurdenetako partida, B serieko buruz buruko txapelketako final laurdenetako partida, eta, eskuz binakako partida bat. Sarrerak entradasfronton.com webgunean eros daitezke.
Santelmoetan goi-mailako pilota partidak izango ditugu herrian. Apirilaren 27an (igandea) pilotari profesionalen bi partida izango dira, 17:15etik aurrera Aitzuri frontoian. 25 euro edo 30 euro balio dituzte sarrerek, eta, pilotarien zerrendaren faltan, dagoeneko salgai daude entradasfronton.com webgunean.
Buruz buruko txapelketaren barruan, final laurdenetako partida ikusi ahal izango dute Aitzuri frontoia joaten direnek. Partida nagusia baino lehen, B serieko txapelketako final laurdenetako partida ere jokatuko dute. Jaialdia amaitzeko, eskuz binakako partida bat ere jokatuko dute.
Zumaiako Udalak zumaiar guztiak gonbidatu nahi ditu goi mailako partida horiez gozatzera.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Kirol arloko elkarte eta taldeei zuzendutako dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik, ekainaren 18ra arte 2025/06/09
- Bizikleta eguna, larunbat honetan Zumaian 2025/06/04
- Larunbat honetan irekiko da Flysch Trail mendi lasterketan izena emateko epea 2025/05/12
- 3x3 saskibaloi txapelketa egingo dute maiatzaren 18an 2025/05/08
Festak
- Santelmoetan parrandatik itzultzeko garraio zerbitzu bereziak prest 2025/04/24
- ZUMAIA JAI ALAI MASTER SERIES-eko finalak 19:00etan izango dira, San Telmo egunean 2025/04/23
- Gune Morea egongo da santelmo hauetan ere, eraso matxistarik gabeko festak sustatzeko 2025/04/16
- Dena prest santelmoetarako! 2025/04/09