San Telmo ermita eta kofradia bisitatu ahal izango dira uztailaren 1etik aurrera

2020/06/30
San Telmo kofradia astearte eta larunbatetan egongo da irekita, 17:00etatik 19:30era; San Telmo ermita, berriz, asteazken, ostiral eta igandetan, 11:00etatik 14:00etara. Sarrerak lekuan bertan hartu behar dituzte bisitariek, eta txartelarekin ordaindu.

Uztailaren 1etik irailaren 13ra San Telmo ermitaren eta San Telmo kofradiaren ateak bisitariei irekiko dizkiete. Zumaiarrek doan sartu ahal izango dute bi lekuetara; bisitariek, berriz, 1,5 euro ordaindu beharko dituzte. Bisita gidatuen kasuan, zumaiarren 1,5 euro ordainduko dute, eta bisitariek 3 euro. Sarrerak lekuan beharko dira, eta txartelarekin ordaindu.

Turismo bulegoa: 943 143 396 / turismoa@zumaia.eus

San Telmo ermita

Itzurun hondartzaren gaineko labarrean dagoen ermitari buruzko lekukotza idatzia 1540koa da. Ermitari izena ematen dion santua, marinelen zaindari izaki, ez da harritzekoa XVII. mendetik aurrera, ermita hau San Telmo marinelen kofradiaren egoitza izatea.

Bisitak egiteko egunak: asteazkena, ostirala eta igandea

Ordutegia: 11:00-14:00

Bisita gidatuak: 11:30ean eta 13:00etan

Prezioa:

  • Ermitara sarrera, zumaiarrek doan; bisitariek 1,5€
  • Bisita gidatua: zumaiarrek 1,5€; bisitariek 3€

San Telmo kofradia

Garai bateko marinelen kofradiaren egoitza zen eraikinean, arrainen salmenta egiteko erabiltzen zen makina bitxia dago ikusgai, hain zuzen ere etnografikoki balio handikoa eta Euskal Herrian bakarra dena.

Bisitak egiteko egunak: asteartea eta larunbata

Ordutegia: 17:00-19:30

Bisita gidatuak: 17:30ean eta 18:15ean

Prezioa:

  • Ermitara sarrera, zumaiarrek doan; bisitariek 1,5€
  • Bisita gidatua: zumaiarrek 1,5€; bisitariek 3€