Santiago hondartzan bainua hartzea BAIMENDUTA
Azken analisien emaitzek adierazten dueteez uraren kalitatea normaltasun egoerara bueltatu da, eta bainua hartzea baimentzen da.
Osasun Sailak egindako azken azterketaren arabera, Santiagoko ur-eremuaren kalitatea bainatzeko modukoa da. Horren ondorioz, kendu egin da indarrean jarri zen bainatzeko debekua, eta herritarrak dagoeneko lasai bainatu daitezke Zumaiako Santiago hondartzan eta errioan.
Osasun Sailak uraren kalitateari buruz egiten dituen aldizkako azterketan ikusi zen Santiago hondartzako ura e.coli bakteriarekin kutsatuta egon zitekeela, eta egoera aztertu bitartean, Udalak Santiagon eta errioan bainatzea debekatu zuen atzo.
Albiste erlazionatuak
Hondartzak
- Santiago eta Itzurun hondartzetako kantinak kudeatzeko proposamenak aurkez daitezke jada 2026/02/16
- Santiago hondartzako Portutxiki kantina kudeatzeko proposamenak egiteko epea zabalik, otsailaren 5era are 2026/01/30
- Santiagoko dunatik landare exotikoak zein inbaditzaileak erauzteko bigarren saio bat egingo dute irailaren 6an 2025/09/01
- Itzurunbidea guztiz itxita egongo da ostiral honetan (uztailak 4), igogailuaren egituraren margoketa-lanak tarteko 2025/07/03



