Sektore turistikoko eta merkataritzako langileentzako doako bisita gidatuak antolatu ditu Geoparkeak igande hontarako
Bi irteera egingo dira, biak euskaraz: 10:15ean irteera geologikoa eta 11:30ean Flyscha, begirada batean.
Aurreko asteburuan herritarrentzat antolatu genituen doako bisita gidatuen arrakasta ikusita, igande honetarako, otsailaren 21erako, sektore turistikoko eta merkataritzako enpresa eta langileei zuzendutako doako bisitak programatu ditugu.
Bisitak zuzenduta daude alojamenduetako, dendetako, turismo zerbitzuetako eta jatetxe eta tabernetako langile nahiz jabeei. Bisita gidatuaren erreserba egiteko, Zumaiako Turismo bulegora (943 14 33 96) deitu behar da.
Bisita horien bidez turismo arloko entitateei aukera eman nahi diegu, beren lurraldeko ondare geologiko, natural eta kulturalaz gozatzeko eta Geoparkearen bisita gidatu eskaintza ezagutzeko, mugikortasuna mugatuta egonik ere.
Albiste erlazionatuak
Turismoa
- Moilaberri eraikina eraberritzeko lanak martxan 2025/03/18
- Zabalik dago Moilaberri eraikina birgaitzeko lizitazio prozesua 2024/11/26
- Uda honetan ere San Telmo ermita egunero bisitatzeko aukera izango da, baita ingurumena babestu eta euskara sustatzeko ekimenak ere 2024/07/01
- San Telmo ermita ezagutzeko bisita gidatuak izango dira udara osoan zehar 2023/07/11



