TAOren udako aldia ekainaren 15ean hasiko da

2021/06/10

Ekainaren 15etik irailaren 15era bitartean udako erregulazioa aplikatuko da herri osoan.

Bertakoen gunean autoa uzteko ezinbestekoa izango da bertakoen txartela izatea; errotazio altuko eta egonaldi ertaineko guneak 10:00etatik 20:00etara egongo dira indarrean, egunero. 

Autoa uzteko bi doako gune egongo dira, eta kirol portutik herrigunera joateko txalupa zerbitzua martxan egongo da ekainaren 15etik aurrera.

TAO BULEGOA (Kantauri plaza, 7)
zumaiatao@eysaservicios.com | 672098718

TAOren udako aldiaren inguruko xehetasun guztiak mapa honetan kontsultatu daitezke (egin klik irudian):

 

>> TAO: informazio guztia