Trafiko aldaketak larunbatean, Zumaiako triatloia dela-eta
Larunbat honetan (irailak 10), 15:30-16:15 eta 17:00-18:20 bitartean N-634 errepidea guztiz itxita egongo da Zumaia eta Zarautz artean; Meagasko errepidea ere itxita egongo da.
Zumaiako triatloia izango da irailaren 10ean. Kirol probak trafikoan aldaketak eragingo ditu 15:30-16:15 eta 17:00- 18:20 bitartean, honako errepideetan zehazki:
- N-634 errepidea eta Meagas guztiz itxita, Zumaia eta Zarautz artean. Tarte horretan A-8 autopista erabili beharko da
- Herri barruko trafikoan ere eragina izango du probak: Patxita Etxezarreta kaleko errepidea guztiz itxita egongo da
Errepide mozketek irauten duten bitartean Axular ibiltokia erabili beharko dute gidariek Zumaiara sartu-irtenak egiteko.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko ostiral honetan (abenduak 2) 2022/11/30
- Alde Zaharrean trafiko aldaketak azaroaren 30ean, Komentuko obrak direla-eta 2022/11/28
- Txomin Agirre kaian txandakako trafikoa ezarriko da azaroaren 7tik 11ra bitartean, eta zenbait aparkaleku kendu 2022/11/04
- TAOren udako aldia gaur amaituko da 2022/09/15