[TRAFIKOA] Jadarre eta Txikierdi arteko errepidea itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean

2025/10/07

Errepide inguruan mantentze lanak egingo dituzte asteazken honetan, eta herritik irteteko saihesbidea erabili beharko dute gidariek.

Axular ibiltokiko zati bat trafikoarentzat itxita egongo da asteazken honetan (urriak 8), 09:30-12:15 bitartean. Jadarreko zubitik hasi eta Txikierdiko biribilgunearen arteko bidea egongo da itxita. Zumaiako Udalak errepide inguruko mantentze lanak egingo ditu.

Tarte horretan, herritik ateratzeko saihesbidea erabili beharko dute gidariek. Zumaiara sartzeko Axular ibiltokia erabiltzeko aukera egongo da, errai bat zabalik egongo baita.