[TRAFIKOA] Narrondo inguruan txandakako trafikoa ezarriko da hiru astez
Urriaren 8tik aurrera (asteazkena), Bombas Azkue enpresaren pareko errepidean (N-634) txandakako trafikoa ezarriko da. Narrondo eta Iraeta arteko bidegorria egiteko aurre-lanak egingo dituzte hiru astez.
Narrondo eta Iraeta arteko bidegorria egiteko lanei ekin die Gipuzkoako Foru Aldundiak. Lan horien ondorioz, N-634 errepideko errei bat itxita egongo da hiru astez; Bombas Azkue enpresaren parean egingo dituzte lanak, 210 metro inguruko tartean.
Errepidea erabilgarri egongo da, txandakako trafikoa ezarriko baita. Bidea behar bezala seinalizatuta egongo da, eta gidariei eskatzen zaie eremu horretan arretaz gidatzea.



