Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean
Ostegunean egun osoan zehar eta ostiralean lanak bukatu bitartean zirkulazioan aldaketak ezarriko dira. Larretxoko bidegurutzeko asfaltatze lanak amaituko dituzte egunotan: errepidea leunduko dute, inprimazioa ezarri eta margoketa-lanak egin.
Lan hauek Itzurunbideko igogailuaren eraikuntzarekin eta inguruko irisgarritasuna hobetzeko azken faseko eskuhartzeekin lotuta daude. Igogailu berriak Itzurunbidea eta Larretxoko goialdea lotuko ditu hiru geldiuneren bidez, eta auzoko mugikortasuna eta irisgarriatsuna nabarmen hobetuko du. Joan den astean asfaltatze-lanak egin ondotik, errepidea leundu, inprimazioa jarri eta margoketa-lanak egingo dituzte orain. Zirkulazio aldaketek azaroaren 27an eta 28an (ostegunean eta ostiralean) izango dute eragina.
Igogailua amaitzear dagoen honetan, Udalak Larretxoko bidegurutzea eta oinezkoen pasabideak berritzeko erabakia hartu du, hainbat bizilagunek hala eskatu dutelako eta Irisgarritasun Planean jasotakoarekin bat etorriz. Espaloien estutasunak eta aparkaleku batzuen kokapenak gaur egun oinezkoei —eta, kasu larrietan, larrialdi zerbitzuen ibilgailuei— zailtasunak eragiten dizkiete; horregatik, jarduketa horiek auzoaren segurtasuna eta irisgarritasuna bermatzeko beharrezkoak dira.
Zirkulazioan aldaketak (bizilagunentzat ohar garrantzitsuak):
Asfaltatzearekin lotutako lanek iraun bitartean, honako ibilbide alternatiboak ezarriko dira:
- Hondargain etxadia eta Larretxo auzunera sartzeko: noranzko bikoitzeko pasabidea San Telmo kaletik, obra-semaforo bidez (planoan BERDEZ).
- Itzurunbidea 6–16ra sartzeko: noranzko bikoitzeko pasabidea Itzurunbideko oinezkoen bidetik, obra-semaforo bidez (planoan BERDEZ).
Bestalde, eraginpeko eremuko garaje eta aparkaleku pribatuetan sarrera-irteerak mugatuak izango dira lanek dirauten bitartean.

Albiste erlazionatuak
Hirigintza
Irisgarritasuna
Trafikoa
Zumaia bizitzeko da
- [BIDEOA] Komentua alaitasunez bete dute Musika eta Dantza Eskolako lagunek 2025/12/22
- Eider Rodriguezen 'Dena zulo bera zen' ipuin bildumarekin hasiko du urtea Irakurri Matte irakurle taldeak 2025/12/22
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Pedro Basurto zumaiarra oroitu dute Ataunen 2025/12/04



