Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean

2025/11/20

Asfaltatze lan nagusiak amaituta, auzunean ohiko zirkulazioa ezarri da berriro. Datorren astean zehar berriz ezarriko dira aldaketak, errepidearen leuntze, inprimatze eta margoketa-lanak egiteko.

Larretxoko bidegurutzean egindako asfaltatze lan nagusiak amaitu dituzte dagoeneko, eta, momentuz, auzoan ohiko zirkulazioa ezarri da berriro. Eguraldi txarra tarteko, zenbait lan egiteko gelditu dira, ordea. Horiek horrela, datorren astean zehar, eguraldiaren iragarpenen arabera, berriro ezarriko dituzte zirkulazioan aldaketak.

Orduan egingo dituzte azken lanak: errepidea leunduko dute, inprimazioa ezarri eta margoketa-lanekin amaitu. Zumaiako Udalak data zehatzak jakinaraziko ditu lanei ekiteko baldintza meteorologiko egokiak baieztatzen direnean.