Turismo teknikari laguntzailea kontratatzeko prozesuaren barruan merezimenduen behin behineko puntuazioak ikusgai
Erreklamazioak jartzeko epea zabalik dago, ekainaren 6ra arte (hau barne).
Uda sasoiko lan-kargari erantzuteko turismo bulegoan aritzeko turismo teknikari laguntzaile bat kontratatuko du Zumaiako Udalak. Lanbideren bitartez izen-emateak, eta, udalean aurkeztutako merituak jasota, merezimenduen behin behineko puntuazioak argitaratu dira. Erreklamazioak jartzeko epea ekainaren 6ra arte egongo da zabalik (hau barne).
Lan eskaintzaren inguruko informazio guztia ondorengo loturan:Lanbideren bitartez, Zumaiako Udaleko Turismo bulegoan uztailetik irailera bitartean lan egiteko langile bat kontratatzeko prozesua
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Komentua Kultur Topagunean aritzeko dinamizatzailea kontratatuko du Udalak 2026/02/16
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: lehenengo probaren behin betiko emaitzak, eta bigarren probarako deialdia 2026/01/23
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25



