Txomin Agirre kaian txandakako trafikoa ezarriko da azaroaren 7tik 11ra bitartean, eta zenbait aparkaleku kendu
Portu Zuzendaritzak Txomin Agirre kaiko zorua konponduko du datorren astean. Lanek iraun bitartean, Moilaberriko zubitik Amaia plazara bitarteko errepidean txandakako trafikoa ezarriko da eta gune horretako aparkalekuak ez dira erabilgarri egongo.
Portu Zuzendaritzak Txomin Agirre kaian hondatutako eremuak saneatu eta zoruaren egoera konponduko du datozen asteotan. Lehenego fasea datorren astean zehar egingo dute, azaroaren 7tik 11ra bitartean. Egun horietan txandakako trafikoa ezarriko da Txomin Agirre kaian (semaforoen bidez erregulatuko da trafikoa), eta Moilaberriko zubitik Amaia plazara bitarteko aparkalekuak ez dira erabilgarri egongo.
Albiste erlazionatuak
Trafikoa
- Estazio kalean (biribilgunea eta tren estazioaren arteko errepidean) obrak egingo dituzte gaur gauean, eta trafikoa motelduta egongo da 2024/11/05
- Sanpedroak direla-eta kontutan hartu beharrekoak: su artifizialak, aparkalekuak eta bestelakoak 2024/06/27
- Lurraldebusen autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko ostegunetik aurrera, uda sasoi guztian 2024/06/26
- Mugikortasunaren inguruko inkesta betetzeko azken egunak 2024/06/04