Uda sasoian turismo bulegoan aritzeko teknikari laguntzaile bat kontratatzeko prozesua zabalik
Interesa dutenek maiatzaren 28ra bitartean (hau barne) eman beharko dute izena, Lanbideren bitartez. Epe berean merezimenduen egiaztagirian udal erregistroan aurkeztu beharko dituzte.
Uda sasoiko lan-kargari erantzuteko turismo bulegoan aritzeko turismo teknikari laguntzaile bat kontratatuko du Zumaiako Udalak. Lanbideren bidez eman beharko da izena, eta, aldi berean, merezimenduan udal erregistroan aurkeztu beharko dira. Epea zabalik dago dagoeneko, maiatzaren 28ra arte (hau barne).
Lanpostuan aritzeko euskarako C1 maila edo baliokidea izatea eskatzen da; halaber, First Certificate B2 edo baliokidea beharko da ingelesean, eta DELF B2 edo baliokidea frantsesean. Lanaldi osoko bitarteko funtzionario gisa egingo da kontratua, 2024ko uztailaren 1etik irailaren 30era.
> Izen-ematea, Lanbideren bitartez
> Merezimenduak aurkeztea: egoitza elektronikoaren bidez edo udaletxean
> Lan-eskaintzari buruzko informazio guztia hemen
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17



