Udal eraikinen garbitzaile bat aldi baterako kontratatzeko prozesua hasi du Udalak, Lanbideren bitartez
Izen-ematea Lanbideren bidez egin behar da, uztailaren 3tik 11ra bitartean (biak barne). Epe berdinean, hautagaiek merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte Zumaiako Udaleko erregistroan. Prozesu honetatik udal eraikinen garbitzaileen lan poltsa ere osatuko du Udalak.
Zumaiako Udalak udal eraikinen garbitzaile bat aldibaterako kontratatzeko prozesua martxan jarri du. Lanbideren bitartez egingo da prozesua, merezimenduen balorazioaren bidez. Kontratatuko ez diren hautagaiekin lan poltsa sortuko du Udalak, lanpostuan sortu daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko.
Izen-ematea Lanbideren bidez egin behar da, uztailaren 3tik 11ra bitartean (biak barne). Epe berdinean, hautagaiek merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte Zumaiako Udaleko erregistroan.
> Oinarriak
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17



