Udal eraikinen garbitzaile bat kontratatuko du Udalak, Lanbideren bitartez
Hautagaiek Lanbideren bitartez eman beharko dute izena, baina dokumentazioa udaletxeko erregistroan aurkeztu behar da. Epea maiatzaren 13ra arte egongo da zabalik.
Zumaiako Udalak udal eraikinen garbiketarako garbitzaile bat kontratatuko du, Lanbideren bitartez, zerbitzuan sortu diren premiazko aldi baterako beharrak betetzeko. Prozesu hau, aurreko urteetan Zumaiako Udalak xede berdina izan duten deialdien osagarria izango da.
Hautaketa lehiaketa prozesuaren bidez egingo da; parte hartu nahi dutenek Lanbideren bitartez eman beharko dute izena, eta merezimenduen egiaztagiriak Zumaiako Udaleko erregistroan aurkeztu beharko dute (Herritarren Arreta Zerbitzuan edo telematikoki).
Epea zabalik egongo da maiatzaren 13ra arte. Prozesu honetatik lan poltsa ere eratuko du Udalak, oporrengatik eta bestelako arrazoiengatik sortzen diren aldi baterako beharrak betetzeko.
> Lanbide: izen-ematea
> Merituak telematikoki aurkeztu
> Lan eskaintzaren inguruko informazio guztia
Parte hartzeko baldintza nagusiak:
-
Eskola-ziurtagiria edo baliokidea izatea
-
Euskararen 1. Hizkuntza Eskakizuna egiaztatuta edukitzea, edo hala ez bada, euskarako proba ez-ofiziala egitea
-
Gutxienez 0 puntu baino gehiago lortzea merezimenduen balorazioan (esperientzia eta prestakuntza osagarria kontuan hartuta)
Euskararen baldintza eta lan-poltsen egitura:
-
1. lan-poltsa: 1. HE egiaztatuta dutenak
-
2. lan-poltsa: proba ez-ofiziala gainditzen dutenak
-
3. lan-poltsa: salbuespenetan erabiliko dena, proba gainditu ez duten baina 0 puntu baino gehiago lortu dutenekin
Merezimenduen balorazioa:
-
Gehienez 15 puntu lan-esperientziagatik
-
Gehienez 5 puntu prestakuntza osagarriagatik
-
Gutxienez 0,1 puntu lortu behar dira prozesuan aurrera egiteko
Oinarriak, eskaera eredua eta informazio osagarria www.zumaia.eus webgunean daude eskuragarri.
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude begiraleen eta koordinatzaileen hautaketa prozesuko behin betiko emaitzak 2025/05/07
- Udazaintza zerbitzuan aritzeko hezitzaileen hautaketa prozesuaren barruan behin-behineko onartu eta baztertuen zerrenda ikusgai 2025/04/25
- Brigadako bi ofizial igeltsero eta ofizial iturgin bat kontratatzeko prozesuaren barruan, behin behineko onartu eta baztertuen zerrendak eta epaimahaien izendapenak ikusgai 2025/04/16