Udal eraikinen garbitzaile bat kontratatzeko deialdiaren barruan behin betiko emaitzak argitaratu dira
Ebazpen honekin prozesua amaitzen da. Garbitzailea kontratatzeaz gain, hautagaiekin lan-poltsa osatuko du Udalak.
Zumaiako Udalak udal eraikinen garbitzaile bat aldibaterako kontratatzeko prozesua martxan jarri du. Lanbideren bitartez egin da prozesua, merezimenduen balorazioaren bidez. Kontratatuko ez diren hautagaiekin lan poltsa osatuko du Udalak, lanpostuan sortu daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko. 2021ean hasi zuen Zumaiako Udalak zerbitzu hau publifikatzeko prozesua.
Hautaketa prozesua amaituta, behin betiko puntuazioak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Behin behineko puntuazioak ikusita, epaimahai kalifikatzaileak erabaki du, zerbitzua modu egokian betetzeko zailtasunak sortuz gero, hirugarren zerrenda bat sortzea, 0 puntu eta 3 punturen arteko emaitza lortu duten hautagaiekin.
> Lan eskaintzaren inguruko informazio guztia hemen
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17



