Udaleku irekietako begirale eta koordinatzaile postuetara aurkezteko epea ostegun honetan amaituko da

2022/03/08

Izen-ematea martxoaren 10ean itxiko da. Eskaera udaletxean bertan zein telematikoki egin ahal izango da.

Udan egin ohi diren udaleku irekietarako koordinatzaile eta begirale postuetarako oinarriak eta deialdia argitaratu berri ditu Zumaiako Udalak. Postu bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta bi postuetarako hautagai izan nahi duenek bi zerrendetan eman beharko dute izena.

Udaleku irekien helburua da 3-12 bitarteko haurrentzat gozamen espazio ludikoa eskaini eta horiekin balioak lantzea, hala nola, euskararen sustapena, autonomia pertsonala, berdintasuna edota elkarbizitza.

Izen emateko epea bihar (otsailak 10) zabalduko da, eta martxoaren 10era arte egongo da zabalik. Eskaera udaletxean zein telematikoki egin ahal izango dute hautagai izan nahi dutenek.

Lan eskaintzen inguruko informazio guztia:
>> BEGIRALEAK
>> KOORDINATZAILEAK

Baldintzak

  • 16 urte beteta izatea eta nahitaezko erretiroa hartzeko adin muga gaindituta ez izatea eskubideak aurkezteko epea amaitzen den egunean
  • Batxilergoa edo Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edukitzea (edo baliokidea den titulu edo ziurtagiria), edo gorako titulu baten edo baliokidearen jabe izatea. Atzerriko titulazioen kasuan, horiek homologatu izana egiaztatzen duen agiria eduki beharko du hautagaiak.
  • Euskararen 2. hizkuntza eskakizuna edo baliokidea
  • Futzioak behar bezala betetzea eragotzi dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisiko edo psikikorik ez izatea
  • Inolako administrazio publikoren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organuen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea
  • Izaera sexualeko delituengatiko aurrekari penalik ez izatea.

Baldintza horiek guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean bete beharko dira. 

Merezimenduak baloratuak izateko, ezinbestekoa izango da hautagaiek, eskaera orrian (I. Eranskina), idatziz jasotzea lehiaketan kontuan hartzea nahi dituzten merezimenduak. Eskaera orrian jasota ez dauden merezimenduak ez dira baloratuko.

Eskaeran aipatzen dituzten merezimenduak egiaztatzen dituzten agirien fotokopiak, aldiz, (titulu, lan-esperientzia eta bestelakoak) Udalak dokumentu hauek bere esku ez dituen kasuetan bakarrik aurkeztu beharko dituzte. Ondorioz, berriak diren agiri edo tituluak bakarrik aurkeztu beharko dira, aurrez Udalean aurkeztu ez direnak.

Lan-esperientzia ziurtatzeko kontratu laboralaren fotokopia aurkeztuko da edo erakundeak egindako ziurtagiria, eta bertan lanpostua eta iraupena era egokian jaso beharko da, bestela ez da kontuan izango.