Urola plazako komunak eta autobus geltokiaren eremua egokitzeko lanak aurki hasiko dira
Berrurbanizazio lanak egiteko, Urola plazako komunak kendu dituzte. Behin lanak amaituta, atzera ezarriko dituzte, urte osorako.
Urola plazako komunaren ingurua, oinezkoen bidea eta autobusen geralekua berrurbanizatzeko lanak datozen egunetan hasiko dira. Obra Sasoi Eraikuntzak SL enpresak egingo du obra, 37.540 euroko aurrekontuarekin, eta lau asteren buruan amaitzea espero dute.
Plaza horretan uda sasoian egoten den komuna kendu egin dute lanak behar bezala egiteko. Dena den, Zumaiako Udalak jakinarazi du obra amaitutakoan komun finkoa izango dela Urola plazan urte osorako.
Albiste erlazionatuak
hirigintza
- Alai auzategiko 12-14 zenbakien inguruko obrak astelehenean hasiko dira 2026/09/18
- Erribera 1eko urbanizazio obrak irailaren 15ean hasiko dira 2026/09/11
- Patxita Etxezarretako autobus geltokia ezeztatuko dute asfaltatze lanak egin bitartean 2026/09/11
- Zumaiako hainbat kale asfaltatuko ditu Udalak datozen asteetan 2026/09/08



