Zabaldu dute hogarreko taberna, izen berriarekin
Udaberriko oporren atarian zabaldu ditu ateak Hogarreko taberna-jatetxeak. Odieta deituko da aurrerantzean.
Zumaiako adinekoen erreferentziazko gunea da Hogarra. Bertan, jubilatuei zuzendutako zerbitzu ugari eskaintzeaz gain, gizarte arloko elkarte asko biltzen dira. Horiez gain, xake taldeak ere bertan du bere gela. Eta orain, ekonomia sozial eta eraldatzailea sustatzeko elkarlangunea ere bertan kokatuta dago.
Taberna berriro zabalduta, berriro ere ohiko funtzionamendura itzuliko da Hogarra. Gainera, izen berriarekin estreinatuko dute taberna-jatetxea: Odieta deituko da aurrerantzean.
Hogarreko taberna otsailetik itxita egon da, taberna kudeatzen zuenak kontratua etetea eskatu ondoren. Zumaiako Udalak ahalik eta azkarren prestatu zuen lizitazio berria, eta adjudikazio prozesua amaitu eta lizitatzaile berriek egokitzeko behar izan duten denbora pasata, zabalik dago berriro.
Albiste erlazionatuak
Adinekoak
Gizarte Zerbitzuak
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Eguneko Zentroaren 21. urteurrena ospatzen ari dira 2025/10/21
- Bizitzaz eta heriotzaz hitz egiteko gakoak landuko dituzte aurtengo Guraso Eskoletan 2025/10/08
- Asteartean (irailak 30) amaituko da oroimena lantzeko tailerrean izena emateko epea 2025/09/25
Zumaia bizitzeko da
- Komentuko lorategiaren irekiera ekitaldia egingo dute otsailaren 7an 2026/01/30
- Ostiral honetan amaituko da Torreagako Babes Ofizialeko Etxebizitzen zozketan parte hartzeko izen-ematea 2026/01/29
- Egoitzetan aldibaterako egonaldiak egiteko eskabidea aurkezteko epea zabalik 2026/01/26
- Martxan dago Itzurunbideko igogailua 2026/01/21



