Zabalik dago neguko kirol ikastaroetan izena emateko epea
Helduen ikastaroetako izen-ematea zabalduko dute oraingoz. Izan ere, haurren eta gazteen ikastaroak etenda daude, Eusko Jaurlaritzaren aginduz. Bestalde, jakinarazi dutenez, kiroldegian dutxak eta aldagelak erabili ahal izango dira aurrerantzean, eta kirol jarduera trinkoa hastean maskara erantzi ahal izango da.
Zabaldu dute kiroldegiko neguko ikastaroen bigarren hiruhileko izen-ematea, baina oraingoz helduen ikastaroetarako bakarrik zabaldu dute izen-ematea. Jada ohikoak diren Zumba, cycling, pilates edo GAP jardueretan eman ahalko dute izena herritarrek, baita total training eta TRXean ere.
Halaber, haur eta gazteei zuzendutako jarduerak etenda daudela gogorarazi dute, Eusko Jaurlaritzak dekretu bidez emandako agindua dela-eta. Hori dela eta, ikastaro horietarako izen-ematea arauek baimentzen duten momentuan zabalduko dute.
Ikastaro horiek guztietan prebentzio eta higiene neurriak bete beharko dituzte ikasle zein irakasleek, eta, osasun egoeragatik 20 saio baino gutxiago eginez gero, zati proportzionala itzuliko dutela argitu dute. Edonola ere, irizpide nagusia klaseak berreskuratzea izango da.
Kiroldegiko eta ikastaroetako arauetan zenbait aldaketa
Eusko Jaurlaritzak onartutako 44/2020 dekretua dela-eta, zenbait moldaketa izango dira Kiroldegiko eta ikastaroetako funtzionamenduak. Honakoak dira aldaketak:
- Aldagelak eta dutxak erabil daitezke
- Kardio gunean ez da maskararik erabili beharko jarduera trinkoa egiten denean
- Ikastaroetan ere (cycling, TRX, total training, GAP eta zumba), jarduera trinkoa hasten denean, maskara kendu ahal izango da
Irizpideak aldakorrak izanik, kiroldegiko arduradunen irizpideak betetzearen garrantzia azpimarratu dute.
Aurrez zita hartuta
Osasun egoerak bere horretan jarraitzen duenez, Kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeko aurrez hitzordua hartzea ezinbestekoa izango da aurrerantzean ere. Horretarako, bazkideek eta kiroldegia erabiltzeko bonuak gehienez hiru eguneko aurrerapenarekin hartu dezakete zita, 943 86 20 21 telefono zenbakira kiroldegira ohiko deituta (6:30-21:00). Bazkideak ez direnek egunean bertan deitu ahal izango dute.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Zabalik dago Zumaiako Udalaren kirol instalazioetako zerbitzuak kontratatzeko lizitazio prozesua 2024/11/12
- Zumaiako Udalak, Zumaiako Kirol Elkarteak eta Innpala enpresak elkarlanean, pala jaialdia antolatu dute larunbat honetarako 2024/11/07
- Etiketa berdearen balioak soinean, 650 korrikalari eta boluntario mordoa ariko dira 15. Flysch Trail lasterketan 2024/10/01
- Larunbateko arraunlari beteranoen estropada dela-eta kontutan hartu beharrekoak 2024/07/18
Ikastaroak
- Emakumeon* Etxeak sendo hasiko du ikasturte berria; hamabost jabetze eskola, bederatzi elkargune eta ekitaldi askorekin 2024/09/10
- Irailaren 9an zabalduko dute Forondako ikastaroetan izena emateko epea 2024/08/26
- Uztailaren 12an amaituko da datorren ikasturteko haurren igeriketa ikastaroetan izena emateko epea 2024/06/28
- Prest daude euskara ikasteko dirulaguntzen deialdiak 2024/06/12