Lau lanpostu publiko betetzeko hautaketa prozesuetako merezimenduen behin behineko balorazioak argitaratu ditu Udalak
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiak dira guztiak ere. Erreklamazioak egiteko epea urtarrilaren 25etik otsailaren 7ra egongo da zabalik (biak barne).
Jardueretako eta ingurumeneko teknikariaren, HAZeko administrariaren, Gizarte Zerbitzuetako administrariaren, eta Giza baliabideetako eta Euskara eta Hezkuntza arloetako administrariaren hautaketa prozesuetako behin behineko merezimenduen balorazioak argitaratu ditu Zumaiako Udalak. Erreklamazioak egiteko epea urtarrilaren 25etik otsailaren 7ra egongo da zabalik (biak barne).
Ikusi deialdi bakoitzaren inguruko xehetasunak klik eginda:
-
Jardueretako eta ingurumeneko teknikaria
-
HAZeko administraria
-
Gizarte zerbitzuetako administraria
-
Giza baliabideen eta euskara/hezkuntza administraria
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiak dira honakoak (20/2021 legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoak). Prozesuak lehiaketa ireki bidez egiten ari dira, merezimenduen balorazioa eginda, eta behin betiko izaeraz beteko dira plazak. Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 21ean (240. zenbakia).
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude udaltzainen hautaketa prozesuko lehenengo probaren behin behineko emaitzak 2025/12/09
- Zumaiako Udalak hamaika administrari lanpostu betetzeko deialdia zabaldu du 2025/11/25
- Azaroaren 17an egingo dituzte udaltzain plazak betetzeko hautaketa prozesuko bi azterketa 2025/11/04
- Udaltzaingoen hautaketa prozesua: onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda ikusgai 2025/10/17



