Zumaiako Herri Lasterketan izena emateko epea zabalik dago
Otsailaren 19an izango da Herri Krosa. Dagoeneko zabalik da probetarako izen ematea, kronoak.com helbidean.
Otsailaren 19an, larunbatean, egingo da Zumaiako 37. Herri Krosa. 17:00etan izango da proba nagusia eta bi ibilbide izango ditu, bata 5,1 kilometrokoa eta bestea 10,2 kilometrokoa. Nordic walking modalitateko lasterketa ere izango da. Izen emateak 11 eta 13 euro balio ditu, hurrenez hurren.
Hori baino lehen, 15:45ean haurren eta gaztetxoen lasterketa izango da. Aurrebenjaminek (LH1-2) eta benjaminek (LH3-4) 250 metroko lasterketa egingo dute; alebinek 1.050 metrokoa (LH5-6); infantil eta kadeteek 2.100 metroko korrikaldia egingo dute (DBH1-4). Oraingo honetan, haurrek ez dute heldu baten laguntza beharko, boluntario talde batek gidatuko baitu gazteenen lasterketa.
Lasterketaren irabazleek jasotzen dituzten ohiko sariez gain, herriko hainbat ostalarik eskainita bazkari eta afariak zozkatuko dira korrikalari guztien artean.
Izen-ematea
Proba nagusirako izen ematea irekita dago kronoak.com webgunean. Arautegiak eta izen-emateak ere webgune horretan daude. Haurren kasuan, herriko ikastetxeetan zintzilik eraman beharreko txartela jaso eta bete beharko dute aurrez.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
- Abuztuaren 29an zabalduko da kirol ikastaroetan izena emateko epea 2022/08/17
- Eskura udal aldizkariaren ale berria webgunean ere bai 2022/08/10
- Iñigo Alday eta Eduardo Aguirrek irabazi dute padel txapelketa 2022/07/18
- Pulpo eta Zumaiako kirol klubak, eta Lucia Lacarra omenduko dituzte sanpedroen hasierarekin batera 2022/06/28