Zumaiako ostalariek ez dute terrazen tasa ordaindu beharko taberna eta jatetxeak itxita dituzten bitartean

2020/11/20

Tasa kobratuta dagoenez, Zumaiako Udalak establezimenduak itxita dituzten aldiaren zati proportzionala itzuliko die ostalariei.

Jakitun izanik ostalaritza bizitzen ari den une zaila eta herriarentzako balio handiko sektorea dela kontuan hartuta, herriko ostalariek ez dute terrazei dagokien udal tasa ordaindu beharko establezimenduak itxita dauden bitartean.

Dagoeneko tasak kobratuta daudenez, establezimenduak itxita mantendu behar dituzten aldiaren zati proportzionala itzuliko die Udalak ostalariei.