Zumaiako zubiei buruzko egutegia eskura
Zumaiako Udalak, urtero bezala, euskararen inguruko egutegi bat landu du, eta abenduaren 3an banatu zuen herriko ikastetxeetan, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako 4. mailara bitarteko ikasleen artean, hain zuzen.
2020ko egutegian Zumaiako zubiak landu dira eta Ander Homazuriren irudiekin egin da aurten ere.
Interesdunek hemen ikusi ahal izango dute egutegia osorik; azalpenekin fitxategi bat ere badago aukeran. Paperean ale batzuk eskura jarri dira udaletxeko harreran.
Albiste erlazionatuak
Euskara
- Herriko emakume aitzindariei buruzko egutegia landu du Euskara Zerbitzuak 2025/12/16
- Zumaiako gizartean euskarak izan duen presentziari eta lekukotasunari buruzko liburua aurkeztu du Imanol Azkuek 2025/12/03
- Banatu dituzte Julene Azpeitia 38. ipuin lehiaketako sariak 2025/11/25
- Hemen da berriro Euskararen Astea 2025/11/21



