Herri-aurrekontuak 2013

Herritar hori:

 

Zumaiaren norabidea guztion artean zehaztu behar dugu, eta horretarako Proposamenakezinbestekoa da elkarlana. Azken urteotan bezala, 2013. urteko herri-aurrekontuak zurekin osatu nahi ditugu. Horretarako prozesu bat abiatuko dugu, urrian.

Garaiotan, inoiz baino gehiago, herritarren beharrei egokitutako aurrekontuak osatzea ezinbestekoa da. Horregatik, ekarpenak egitera animatu nahi zaituztegu herritar guztiak.Bilerak

Urtez urte ikasten ari gara, hala, aurten, arloka egingo ditugu bilerak. Horrela, herritar bakoitzak aukera dezake zein arlotako informazioa jaso nahi duen, eta ekarpenak non egin nahi dituen. Hala ere, nahi bezain beste bileratan hartu ahal izango da parte.

Arlo bakoitzeko bi bilera egingo dira. Lehen bileran, kokapen orokorraArloka eta departamentu bakoitzaren aurrekontuaren azalpenak emango dizkizugu sail bakoitzeko teknikari eta zinegotziak. Eta nola ez, zalantzak argitzeko, eta galderak eta ekarpenak egiteko tInkestako logoaartea ere izango da. Bigarren bileran, berriz, 2013.urterako aurrekontu proposamen bat osatuko dugu guztion artean.

Jakin badakigu herritar askorentzat oso arrotzak direla aurrekontuak osatzeko pausoak eta xehetasunak. Horregatik, urriaren 8an ogasuneko bilera egingo da aurrekontuak nola osatzen diren sakontzeko.

Zurea da hitza

Aurrekontuak osatzeko garaian zure ekarpenak egiteko bideak honakoak dituzu:

Informazioa jasotzeko

- Txoko honetan bertan bilera informatibo bakoitzaren ostean, dokumentazioa eskuratzeko moduan jarriko da.

- Udaletxean eskatu dezakezu.

 

Ekarpenak egiteko

- Bete etxera iritsiko zaizun inkesta, eta utzi herrian dauden postontzietan (Artadin, Oikian, Narruondon eta Alondegian daude)

-  Egin ekarpenak txoko honetatik bertatik

- Postontzi horietan ekarpenak ere jasoko dira.

komunikazioa@zumaiakoudala.net e-postara bidal dezakezu zure proposamen edo ekarpena.

- Arlo bakoitzeko teknikariarekin jar zaitezke harremanetan.