Parte-hartzean oinarritutako aurrekontuak 2010/2011

Aurrekontu_bannera_png 

Parte-hartze prozesuaren inguruko informazioa

 

Zer dira parte-hartzean oinarritutako aurrekontuak?

 

Parte-hartzean oinarritutako aurrekontuen bidez, herritarrok gure herriaren kudeaketan parte hartzeko aukera daukagu. Udalerriko aurrekontu publikoaren inguruan ekarpenak egiteko aukera ematen digu. 

Zumaiako Udalak, 2008. urteko azken hiruhilekoan jarri zuen martxan lehen aldiz prozesua. Bertan, auzo guztietako bizilagunek hartu zuten parte, baita arlo eta talde desberdinetakoek ere eta, nola ez, udal-teknikari eta politikariek.

Herritarren, udal-langileen eta politikarien arteko elkarrizketak, eztabaidak eta hausnarketak guztien artean adostutako beharren zerrenda eman zuen emaitza gisa. Eta, horrekin batera, Zumaian parte-hartzearen eta eraikuntza kolektiboaren lehen urratsak eman ziren.

Horregatik, urtero, Zumaiako Udalak parte-hartzearen inguruko apustua egin du eta aurten ere 2011ko aurrekontuak lantzeko parte-hartzean oinarritutako prozesua martxan jarri du. Hori dela eta, elkarrekin egin beharreko bide honetako hurrengo urratsak ematera animatu nahi ditu herritar guztiak. Izan ere, Udalak eta herritarrok orain arteko ohiturak aldatu behar ditugu eta parte hartzen eta elkarrekin eraikitzen ikasi behar dugu.

 

Aurrekontu_Egin proposamena

 Aurrekontu_Informazio gehiago

 Jasotako proposamenak