Herri aurrekontuak 2014

Zumaiako Udalean 2014 urteko aurrekontuak osatzerako garaian ere, herritarren iritziak,

ekarpenak eta beharrak zeintzuk diren jakin nahi dugu. Hori dela eta, azken urteotan

abian jarritako dinamikari jarraipena eman asmoz, aurrekontuen inguruko bilerak antolatu

ditugu, herria eta garaiari egokitutako herri-aurrekontuak osatzeko.

 

Urtez urte, aurrekontuak osatzeko prozesua egokitzen joan gara,

eta aurten azken urteotako esperientziak kontuan

izanda horixe bera egin dugu. 

Honela, auzo edo zonaldekako 5Bilerakbilera eta arloetako hainbat

bilera aurreikusi ditugu .Herritik aparte dauden hiru auzoetara, Oikia, Narruondo eta Artadira joango gara azken

urteotan egin dugun bezala. Auzoen beharrak edo ekarpenak zeintzuk diren jakin, etahoriei erantzuna emateko.

 

Azken urteotan, era batera edo bestera antolatuta dauden auzoetako beharrei hobeto

erantzuten ari dela uste du Udalak, eta bide horretan sakondu nahi du. Hala,

orain dela zenbait urte Jadarre auzoko arazoei irtenbidea eman zitzaien,

eta azken urteotan San Joseauzoko beharrei erantzuteko lanean ari gara.

Hori jakinik, beraz, aurtengoan horiez gain, herria bi zonalde handitan banatu,

eta zonalde bakoitzeko beharrei erantzutekoKontakturako

apostua egingo du Udalak.

 

Herriko eragile soziokulturalei dagokienez, urtez urte saretzen doaz, eta gaur egun,

eragileak eta Udala elkarlanean aritzeko mahai edo gune ezberdinak antolatuta daude.

Hala, emakumeen foroa, kirol mahaia, kultur mahaia, nagusien mahaia… ezinbesteko

dira udalaren jardueran. Beraz, aurrekontuak elkargune horien bilera ireki eta publikoetan

landuko dira (aurrez emango da jakitera zein egunetan, zein ordutan eta non izango diren

bilerak).

 

Auzoak eta herria zumaiar guztiok nahi eta behar ditugun bezalakoak izateko, animatu eta

egin zure ekarpena bileretan.

 

Auzoak eta herria zumaiar guztiok nahi eta behar ditugun bezalakoak izateko, animatu eta

egin zure ekarpena bileretan.

 

Zurea da hitza

Informazioa jasotzeko

Webgune honetan prozesuaren jarraipena egiteko aukera izango da, eta arloz

arloko arduradun tekniko eta politikoekin harremanetan jartzeko bidea aurki daiteke.

Ekarpenak egiteko

• Bileretan, informazioa jaso eta ekarpenak egiteko aukera izango duzu.

• Eskuorri honetako orria erabiliz, edo bestelako orri batean ekarpenak jasotzeko

postontziak daude (Udalean, kiroldegian eta Alondegian) eta bertan utz dezakezu zure ekarpena.

zumaiaeraikitzen@zumaiakoudala.net helbidera bidal dezakezu zure proposamen edo ekarpena. 

• Arlo bakoitzeko teknikariarekin jar zaitezke harremanetan.