Museoak

Algorri Naturaren Interpretazio Zentroa

Juan Belmonte 21
Tel.: 943 14 31 00
Faxa: 943 86 03 49
E-posta:

www.algorri.eus

IAlgorri interpretazio zentruazenak berak dioen bezala, Zumaiako natura ezagutzeko eta ulertzeko aukera ematen duen museoa da. Bertan, kostako herri polit honetan agertzen diren ekosistema desberdinei buruzko erakusketa dago; hala nola, Urola ibaiaren itsasadarra, Beduako uharte eta padura multzoa, Santiagoko dunak eta San Migueleko artadia. Hauetaz gain, ordea, Zumaia eta Deba bitarteko marearteko zabalgune ikusgarriak (Babestutako Biotopo izendatu dutena) eta noski, Zumaiako itsaslabar zoragarriek, mundu mailan altxor geologikotzat dauzkatenak, ere badute beraien txokoa.

Zentro honek bi solairu ditu: goian, erakusketa esparru zabala dago; eta behean, bai ikus-entzunezkoen proiekzioetarako zein hitzaldietarako gela, artxibo eta dokumentazio gela bat eta ikastetxeekin egiten diren tailerrentzako gela propioa.

Bestalde, bisita gidatuak bai zentroan zein natur gunean bertan eskaintzen ditu. Gainera, interesa duten taldeek aurrez bisita gidatua ere antola dezakete, bakoitzaren nahien arabera egokitua.

Zentroaren egutegia egiaztatzeko egin klik hemen.

  • Urtarrila eta otsaila: · Ostegunetik igandera: 10:00-13:30
  • Martxoa, apirila eta maiatza: · Asteartetik igandera: 10:00-13:30
  • Ekaina, uztaila, abuztua eta iraila: · Asteartetik igandera: 10:00-13:30 / 16:00-19:30
  • Urria, azaroa eta abendua: · Ostegunetik igandera: 10:00-13:30

Hemengo hauek ohiko irekiera ordutegiak dira. Taldeentzat irekiera ordutik kanpo ere antolatzen dira bisitak, aurrez hitzartuz gero.

  • Sarrera: 3 € pertsonako.
  • 15 pertsona baino gehiagoko taldean joanez gero, jubilatuak, 18 urtetik beherakoak edo zumaiarrentzat: 1,50€ pertsonako.
  • 6 urtetik beheragoko haurrentzako doan.

Z Kultur Gunea

Santiago auzoa 3 (Santiago hondartzaren ondoan)

Tel.: 677 078 445

E-posta: info@espaciozuloaga.com

www.espaciozuloaga.com

Ignacio Zuloagak sortu zuen Kulturgunea (1910-20), XV. mendeko ermitaren eta Santiago bideko erromesen ostatuaren hondarrak zaharberrituta. Eraikin bat erantsi zion multzoari, estudio-tailer gisa erabili zuena.

2012. urteaz geroztik Z Kulturguneak erakusketa iraunkorra du: euskal margolariaren obra sorta bat, haren bilduma historikoa (XIII-XX mende bitartekoak) eta nazioarteko artista  moderno eta garaikide ezagunen obra esanguratsuak ditu,  besteak beste Picasso, Miró eta Tàpies.

 

2018 Ordutegia: 16:00-20:00

Zabalik egun hauetan:

Martxoa  24 · 29 · 30 · 31 Ekaina  2 · 9 · 16 · 23 · 30
Apirila  7 · 14 · 21 · 28 Uztaila  6 · 7 · 13 · 14 · 20 · 21 · 25 · 26 · 27 · 28
Maiatza  5 · 12 · 14 · 15 · 19 · 26 Abuztua  3 · 4 · 10 · 11 · 15 · 16 · 17 · 18 · 24 · 25 · 31
  Iraila  1 · 8 · 15

Aurrez hitzordua eskatuta urte osoan bisita dezakete 12 pertsona baino gehiagoko taldeek.

Sarrera: 10 €

 

Julio Beobide Eskultorearen Museoa

Julio Beobide ibiltokia z/g
Tel.: 943 14 33 96

Julio Beobide eskultorearen estudioa eta bilduma. Museoa itxita dago. Aldez aurretik hitzordua eskatuta bisita daiteke.

 

Marinelen San Telmo Kofradia

Erribera kalea 20
Tel.: 943 14 33 96
E-posta:

Arrainen benta aretoa ikusgai dago, hain zuzen ere etnografikoki balio handikoa eta Euskal Herrian bakarra den  salmenta makina erakusten duena. Bisita gidatuen bidez eta aurrez ordua eskatuta bisita daiteke. Argibide gehiago turismo bulegoan.

 

San Pedro parrokia

Tel.: 943 14 33 96
Urola ibaiaren bokaleko menditxo baten gainean azaltzen zaigu San Pedro eliza. Gotorleku itxura duen eraikuntza hau bi zatitan bana dezakegu: alde batetik, 34 metroko dorre ia karratua, eta, bestetik, kontrahormez zatitutako nabe luze errektangeluarra.

Ordutegia

  • Astelehenetik larunbatera: 18:00 - 19:00 (ondoren meza)
  • Igandeetan: 12:15 - 14:00  eta 12:30etan doako bisita gidatua (gida boluntarioak ahal duen guztietan)