Ongi etorri euskararen herrira!

Euskara da Zumaiako ondare garrantzitsuenetakoa. Gure herria sakonki ezagutu nahi baduzu, ezin duzu euskara ezagutu gabe alde egin Zumaiatik. Izan ere, euskarak balio berezia du euskaldunontzat eta zumaiarrontzat, gure nortasunaren, kulturaren eta historiaren adierazgarri baita.

Munduko hizkuntza bizi zaharrenetakoa da, eta, beraz, oso gutxi dakigu euskararen jatorriaz, baina, zure esku dago Europako hizkuntza zaharrenetako baten sekretuak ezagutzea. Eta sekretu horiek ezagutzeko leku aproposenetakoa da Zumaia!

Hona hemen euskara eta euskal kulturaz gehiago jakiteko aukera desberdinak:

-          Eskuratu eskualdeko turismo bulegoetan banatzen dugun hiztegitxo bat, euskal hitzak ezagutzeko.

-          Egin ezazu “Euskararen Enigma” bisita gidatu interesgarria, bitxikeria ugari deskubrituko dituzu! (Kontsultatu egutegia eta erreserbatu Geoparkeko webgunean.

-          Saiatu hitz batzuk euskaraz egiten herritarrekin, merkatariekin eta ostalariekin dituzun harremanetan. Bihotzez eskertuko dizugu!

Anima zaitez!