Artadia
Zumaian azalera handiena duten basoak artadiak dira eta non dauden jakitea erraza da: toponimo hori mapan bilatu eta hortxe aurkituko dituzu: Artadi, Arteaga... Garai batean, hemengo klima epelagoa zenean, artadiak nonahi zeuden. Gaur egun, malda epel, lehor eta lurzoru geruza fineko mendietan baino ez dira ageri.
Artadia baso itxia da, zuhaixka asko dago eta adarretatik zintzilik landare igokariak daude. Bertara sartzea ez da erraza.