Belardia
Ganadua elikatzeko gizakiak aldatutako guneak dira belardiak. Antzina zegoen landaredia (basoak, txilardiak...) moztu edo erre, eta belarra hazten utzitako lekuak dira. Ganadua libre utzita bertan elikatzen da, edo, belarra urtean bizpahirutan moztuta, eta behar bezala lehortuta, urte osoan ukuiluetan erabiltzen da.
Lore askok kolorea ematen diote belardiari eta horien artean azpimarratzekoak dira orkideak. Belar sailen arteko heskaiek aniztasuna ematen diote tokiari.