Dunak

Card image cap

Kostaldeko hareatza —edo duna— oso habitat berezia da. Eguzkiak gogor jotzen du, kresalak gatza ekartzen du, lurra erraz mugitzen da eta apenas gordetzen du ura... Dunetan bizitzea ez da erraza eta hango landareak tokira oso moldatuta daude. Gehienak hor bakarrik bizi dira eta zerrendetan antolatzen dira, itsasoaren eraginari aurre egiteko duten gaitasunaren arabera. Zumaiako dunetan, gainera, ondoko lorategitik zabaldutako zuhaitzak eta zuhaixkak daude eta ingurua asko aldatu dute.

> Non ikusi? Santiago hondartzan

> Irudian zer ikusten da? Dunetako esne-belarra, Itsas ezkertea, Itsas armika, Theba barraskiloa, Hesi-berdantza, Trikua