Hariztia

Card image cap

Hariztiak toki heze eta altuera ez oso handiko mendietako basoak dira. Lurzoruaren ezaugarrien arabera, leku batzuetan haritzarekin batera ez dago ia beste zuhaitzik, gaztainondoak, gorostiak edo urkiak ez badira. Beste toki batzuetan, aldiz, lizarrak, hurritzak, astigarrak, zumarrak, eta halako beste zuhaitz batzuk ere ageri dira.

Hariztiak beste zuhaitz landaketa batzuk eta belardiak egiteko lurretan zeuden, eta Zumaian geratu direnak oso txikiak dira eta oso sakabanatuta daude.

> Non ikusi? San Lorente, Jadarre erreka, Miraballesmendi

> Irudian zer ikusten da? Haritz kanduduna, Alpetar kakalardo adarluzea, Hegazterren tximeleta, Txinbo burubeltza, Katagorria