Itsaslabarra
Zumaia inguruko itsaslabarrak oso ezegonkorrak dira. Munduan zehar hain famatu egin dituen flysch hitzak irristatu, erori... adierazi nahi du, hain zuzen. Baldintza horietan animaliak eta landareak lasai bizitzeko toki gutxi dago, eta arrakaletan, lur pixka bat pilatzen den erlaitzetan eta goiko aldeko zelaietan baino ez dira ageriko. Gainera, kresalak ekarritako gatz tantek eta haize indartsuak ingurua lehortzen dute.
Egoera horri aurre egiteko, basamortuan bizi direnen antzeko moldaketak erakusten dituzte itsaslabarreko bizidunek: ura pilatzeko hosto lodiak, eguzkiaren argia islatzeko kolore argiak, lurruntzea murrizteko arantzak...