Kostaldeko txilardia

Card image cap

Txilardiak itsasotik gertuko tokitan ageri ohi da eta sastraka itxura du: baxua, nahasia, haizeak moldatua... Lur gutxi, lehor eta kresalak jotako tokietan agertzen da, itsaslabarren gaineko maldetan edo handik oso hurbil.

Txilardietako landareek sortutako multzo itxiak txori, narrasti eta ugaztun txiki askoren aterpe dira.

> Non ikusi? Talaimendi, Mandamendi

> Irudian zer ikusten da? Txilar burusoila, Otabera arrunta, Rumina barraskiloa, Liztor-armiarma, Pitxartxar burubeltza