Marearteko harraldea

Card image cap

Kostalde arrokatsuan, itsasoaren higadurak utzitako arrastoak dira harraldeak. Aldapa txikiko tokietan gune zabalak sortzen dira, tartean arroka gogorreko brankadak ageri dira eta toki askotan putzuak ere badaude. Itsasertzean mareak, paisaia aldatzeaz gain, bizitzeko baldintzak ere etengabe aldatzen ditu. Gainera, itsasoak gogor jotzen du sarritan, eta bertako bizidunak, nahitaez, egoera aldakor horietan bizitzeko moldatu behar dira.

Urak alde egiten duenean, zer egiten dute bertako bizidunek ez lehortzeko? Olatuek kostaldea astintzen dutenean, zer asmatu dute dauden tokitik ez mugitzeko? Zein da harrapakina? Eta harrapakaria? Marearteko zabalgunea galdera hauek argitzeko toki aparta da.

> Non ikusi? Andikaraerreka, Algorriko kala, Itzuruntxiki

> Irudian zer ikusten da? Anemonak, Maulioa, Lapa, Txoazkina, Ostarrena, Ubarroi mottoduna