Padura
Paduretan ibaietako eta itsasoko urak elkartzen dira. Talka horren ondorioz, ingurumen-baldintzak oso bereziak dira, eta sedimentu finenak hondora erortzen dira. Horrela, lokatzezko lautada handiak sortzen dira, marearen eta urjalen menpe daudenak. Mareak alde egiten duenean, airearen beroa edo hotzaren menpe geratzen da, itsasgoran ur gazia da nagusi, eta euri handietako garaietan, ibaiaren ur gezak eremu osoa hartzen du. Hortaz, bizi-baldintza aldakorreko guneak dira padurak, eta bertan baldintza horietara egokitzen direnek baino ez dute bizirik iraungo.
Paduretan oso landare bereziak bizi dira, beste inon bizi ezin dutenak. Molusku, har, krustazeo eta arrain askoren ugaltzeko edo bizitzeko lekuak ere badira padurak, eta migrazio garaietan, batez ere, hegaztientzako babesleku eta atsedenleku ere badira Zumaiako padurak.