Egonkortze prozesua: merezimenduak egiaztatzeko epea zabaltzea, eta euskarako proba egiteko deialdia
Hamaika dialdiren barruan, merezimenduak egiaztatzeko epea zabalik dago dagoeneko, urriaren 27ra arte (hau barne). Halaber, lan eskaintza horiek guztien eta beste hiru deialdiren barruan euskarako proba egiteko deialdia egin du Udalak, eskatzen den euskarako profila egiaztatu ez dutenei zuzendutakoa.
Iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin zuen Zumaiako Udalak, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa. Prozesu horren barruan, hainbat plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak. Prozesuen inguruko informazio guztia, lan eskaintza publikoa atalean dago jasota.
Merezimenduak egiaztatzeko epea:
Honako hautaketa prozesuetan merezimenduak egiaztatzeko epea zabaldu du Zumaiako Udalak. Urriaren 27an amaituko da horretarako epea.
- Giza baliabideen eta Euskara/Hezkuntzako administraria (LEHIAKETA)
- HAZ-eko administraria (LEHIAKETA)
- Administrazio orokorreko teknikari 2 plaza (LEHIAKETA)
- Informatika teknikari laguntzailea (LEHIAKETA)
- Kulturako teknikari laguntzailea (LEHIAKETA)
- Gizarte zerbitzuetako administraria (LEHIAKETA)
- Partaidetza, Migrazio, Berdintasun eta Gazteria teknikaria (LEHIAKETA)
- Ikastetxeko atezaina (LEHIAKETA)
- Kulturako atezaina (LEHIAKETA)
- Kontu-hartzailetzako teknikaria (LEHIAKETA)
- Peoi bi plaza (LEHIAKETA)
Euskara proba egiteko deialdia:
Halaber, aurrez aipatutako deialdietan eta aurrez martxan dauden beste hiru deialdietan (Jardueretako eta Ingurumeneko teknikaria plaza, Haur teknikari laguntzailea plaza eta Ludotekako hezitzailea 2 plaza), eskatzen den euskarako profila egiaztatu ez dutenei, euskarako proba egiteko deialdia egiten zaie.
> Deialdia: euskara proba
Albiste erlazionatuak
Lan eskaintza publikoa
- Ikusgai daude kordinatzaileen behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda, eta merituen behin behineko balorazioa 2025/04/15
- Ikusgai daude udalekuetako begiraleen hautaketa prozesuko behin betiko onartu eta baztertuen zerrenda eta behin behineko merituen balorazioa 2025/04/02
- Ikusgai dago kordinatzaileen behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda 2025/03/31
- Udaleku irekietako begiraleen behin behineko onartu eta baztertuen zerrenda ikusgai 2025/03/19
Egonkortze prozesua
- Egonkortze prozesuen barruko euskara proben emaitzak argitaratu ditu Udalak 2023/11/06
- [AKATS ZUZENKETA] Gizarte langile plaza bat eta Kirol Patronatuko gerente plaza betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak 2023/09/15
- [ZUZENDUTA] Zabalik daude gizarte langile plaza bat eta Kirol Patronatuko gerente plaza betetzeko prozesuak 2023/09/13