Organikoaren eta errefusaren edukiontziak txartel bidez zabalduko dira otsailaren 22tik aurrera Zumaian

2021/02/15

Txartel berria behar dutenek udaletxean edo Urola Kostako Udal Elkartean egin beharko dute eskaera.

Urola Kostako Udal Elkarteak hondakin bilketa sistemaren berrantolaketa jarri du abian. Hain zuzen, lan ildoetako bat errefusaren eta organikoaren edukiontzien itxiera da. Pasa den martxoan zabaldu ziren herritarren segurtasuna bermatzeko Covid-19aren aurrean.

Organikoaren edukiontzian inpropioen kopuruak gora egin du eta errefusaren edukiontzietan ostalaritzako poltsa beltz asko agertzen ari dira. Ondorioz, edukiontzi horiek txartel bidez bakarrik ireki ahal izango dira. Zumaian edukiontzi itxiera otsailaren 22an gauzatuko da.

Txartela galdu edota hondatuz gero, berri bat eskuratu ahalko da udaletxean edo Udal Elkartean.

Zumaiako Udala:

  • Foruen plaza 1, 20750 Zumaia

  • 943 86 50 25

  • udala@zumaia.eus

Urola Kostako Udal Elkartea, Hondakinak Biltzeko Zerbitzua:

  • Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz

  • Tel. 943 890808

  • hondakinak@urolakosta.eus

Bonbillobekoa kaleko edukiontzietan aldaketak

Zumaiako Udala herriko zenbait edukiontzi-guneren aldaketak egiten ari da. Bonifacio Etxegarai eta San Jose kaleen arteko bidegurutzean, Ardantzabiden eta Bidasoa kaleko bilketa guneetan egindako aldaketak eta gero, Bonbillobekoa kaleko edukiontzi-gunea lekuz aldatuko da aste honetan, etxebizitzetatik urruntzeko.

Halaber, Aita Mari auzuneko, Jadarreko eta Itzurun Zuhaizbideko edukiontzi-guneetan egin daitezkeen aldaketak aztertzen ari da Udala.