Hasi dira San Jose auzoko berrurbanizazio lanak
San Jose auzoko mendebaldeko sarrera handitzearekin batera, zenbait etxebizitza-blokeetan igogailu eta eskaileren nukleoak egiteko aukera zabalduko dute obra hauek. Gainera, argiteria-, ur- eta saneamendu-sareak berrituko dira.
Hasi dira San Jose kalea berrurbanizatzeko obrak, auzo honetako irisgarritasuna eta bizilagunen bizi-balintzak hobetzeko helburuarekin. Zumaiako Udalak 573.820 euro erabiliko ditu lan hauek egiteko.
Proiektu honek 2014ko 03 HA Odieta San Jose Hiri Berrikuntzarako Plan Berezian ezarritako helburuei erantzuten die. Honakoak dira, zehazki:
- San Jose auzoko mendebaldeko sarrera handitzea, ibilgailuen ibilbidea zabalduz, eta malda irisgarritasun-araudira egokituz (besteak beste, auzotarren ibilgailuen zein anbulantzien sartu-irtenak hobetzeko). Horrela, Odieta kalea San Juan egoitzarekin lotuko da.
- San Joseko 26., 27. eta 28. etxebizitza-blokeetan igogailu eta eskaileren nukleoak egiteko espazioa egokitzea, eta horietara ibilbide irisgarriak egokitzea.
Aldaketa horiekin batera, auzoko azpiegiturak egokituko dira: argiteria publikoko sare berria, ur mailakatuaren hornidura-sarea, eta saneamendu-sare bereizia sortuko dira.
Obrak Urbycolan SL enpresari esleitu zaizkio, eta 5 hilabete inguruko iraupena izatea espero da. Epe horretan, obrek auzoan zenbait eragozpen sortu ditzakeela aurreikusten du, bereziki 26-27-28 atarien eremuan. Hori dela-eta, Udalak ulermena eskatzen die herritarrei, eta, gogorarazten die obrek nabarmen hobetuko dutela auzoaren egoera.
Albiste erlazionatuak
Hirigintza
- Zumaiako Herri Eskolako Aita Mari eraikineko lehen solairua eraberritzeko lanak martxan 2024/06/05
- Erribera kaleko irisgarritasuna hobetzeko lanak martxan 2024/05/31
- 'Hirigintza inklusiboa, denontzako herria eraikitzeko tresna' hitzaldia eskainiko dute ekainaren 4an 2024/05/31
- Estazio kaleko bide-zirkulazioa hobetzeko lanak egingo ditu Udalak datorren astean 2024/05/24