Hastear dira Oikiako Mantzizidorko zubiaren inguruko bidea asfaltatzeko lanak
Bihar bertan (urriak 29) egingo dituzte lanak, eta, amaitu bitartean autoen zein oinezkoen zirkulazioan aldaketak egongo dira: Soburuzbeko, Soburutzgoiko eta Torretako bizilagunek Artadiko bidea erabili beharko dute euren mugimenduetarako. Artaditik datozenek, berriz, Oikiarako bidea itxita edukiko dute.
Oikiako Mantzizidorko zubiaren inguruko bidea asfaltatuko du bihar (urriak 29) Zumaiako Udalak; ondo bidean, bihar bertran amaituko dituzte lanak. Hori dela eta, Soburuzbeko, Soburutzgoiko eta Torretako bizilagunek Artadiko bidea erabili beharko dute euren mugimenduetarako. Artadiko bideko bizilagunei berriz, Oikirako bidea itxita edukiko dute, bidea goitik itxita egongo baita.
Obraren helburua da bidearen egoera hobetzea (fresaketa eta aglomeratu berriak ezarriko dituzte), bideren erabiltzaileen segurtasuna eta erosotasuna hobetzeko. 26.680 euro erabiliko dituzte horretarako; horietatik 12.006 euro Gipuzkoako Foru Aldundiko dirulaguntzatik lortu da.
Obrak eragina izango du inguruko trafikoan (printzipioz urriren 29an bakarrik): Soburuzbeko, Soburutzgoiko eta Torretako bizilagunek Artadiko bidea erabili beharko dute euren mugimenduetarako;Artaditik datozenek, berriz, Oikiarako bidea itxita edukiko dute.
Albiste erlazionatuak
Auzoak
- Ohiko zirkulazioa Larretxo auzunean 2025/11/20
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak, asfaltatze lanengatik 2025/11/15
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- Torreagako BOE etxebizitzak: Udalaren eta Sukiaren arteko hitzarmenari behin betiko onarpena eman dio udalbatzak 2025/10/03
Hirigintza
- Erkibeko lorategia irekitzeko lanak abenduarekin batera hasiko dira 2025/11/27
- Larretxoko zirkulazioan aldaketak izango dira ostegunean eta ostiralean 2025/11/26
- San Juan egoitzako pasabidea luzatzeko lanei ekingo diote aste honetan 2025/10/14
- [BIDEOA] Komentuaren eraberritzea iruditan (2022-2025) 2025/10/02



