Herriguneko trafikoan aldaketak izango dira asteazkenetik igandera bitartean

2021/02/15

Bonfiacio Etxegarai kaleko aldapa, eta San Jose kalearen eta Foruen plazaren arteko bidea itxita egongo dira datozen egunotan. Errepideko adokinak konponduko dituzte tarte horretan.

Aste honetan zehar Bonifacio Etxegarai kaleko aldaparen goiko aldeko, eta San Jose kalearen eta Foruen plazaren arteko errepideko adokinak konponduko ditu Zumaiako Udalak. Hala, asteazkenetik igandera bitartean itxita egongo da errepide hori.

Honek herri-guneko trafikoan zenbait aldaketa ekarriko ditu:

  • Angeles Sorazu kalean (Txomin Agirre kaitik udaletxera bidea egiten duen bidean, Txortenaneko aldapan) alderantzizko norantza ezarriko da. Hala, ibilgailuak Txomin Agirretik (Fielato aldameneko aldapatik) igo beharko dira San Josera, San Juan egoitzaren atzeko errepidetik igaro, udaletxe aldera jo eta Angeles Sorazuko aldapatik jaitsiko dira.

  • San Jose kaletik Ubillos aldera joateko aukera izango dute ibilgailuek, baina ezin izango da bertatik aurrera jarraitu. Ibilgailuek buelta eman beharko dute Ubillos eraikinaren parean.

  • Bonifacio Etxegarai kaleko aldapa itxita, bizilagunentzat izan ezik: Bizilagunek soilik igo ahal izago dute Bonifacio Etxegaraiko aldapa. Erdialdetik gorako gunea itxita egongo da, baina bizilagunek kotxeak aparkatzeko bertatik sartzeko aukera izango dute.

  • Erribera kaleko noranzkoa ere aldatu egingo da: ibilgailuak taxien geralekutik sartuko dira Erribera kalera, eta Magnolio aldameneko bidegurutzetik atera beharko dira. Erribera kalearen beste alderaka joaten diren ibilgailuak ere Magnoliotik atera beharko dira.