Kale Nagusia trafikoarentzat itxita egongo da urriaren 4tik 10era bitartean, zoladura konpontzeko

2021/10/01

Ibilgailuak Olazabal Idazkariaren kaletik igaro ahal izango dira tarte horretan. Udal brigadako langileek egingo dituzte bidea konpontzeko lanak.

Datorren astelehenetik aurrera, astebetez, trafikoarentzako itxita egongo da Kale Nagusia (San Joan iturritik udaletxera doan bidea). Urriaren 11n zabalduko da berriro, konponketa lanak amaitzean. Tarte horretan, ibilgailuek Olazabal Idazkariaren kaletik pasa ahal izango dute. Oinezkoen kasuan, ez du eraginik izango bide mozketak.

Udal brigadak eremu horretako zoladura konpontzeko lanak egingo ditu astebetez.