Furgobaratza Zumaian izango da apirilaren 6an
Ekogunearen Furgobaratza Zumaiako Keretxudi Baratze Parkean izango da hurrengo asteartean, 18:00etatik 19:30era.
Furgobaratzak bisitak egiten ditu Sareko Baratze Parketara: aholkuak ematen dituzte, arazoak konpontzen laguntzen dute edo praktika egokiak proposatzen dituzte. Hurrengo asteartean (apirilak 6) izango da Zumaian, 18:00etatik 19:30era.
Saioan parte hartzeko Keretxudi Baratze Parkean ezarritako babes eta higiene neurriak bete beharko dituzte parte hartzaileek.
Albiste erlazionatuak
Zumaia bizitzeko da
- 1.000 erosketa bono jaulkiko dituzte Udalak eta Gertu elkarteak, udaberriarekin batera herriko saltokiak loratzeko 2024/05/08
- Goiko Plazako aldaketen inguruko bilera irekia izango da maiatzaren 8an 2024/05/03
- Kaleko pintura lehiaketak Zumaiako txokoak hartuko ditu maiatzaren 12an 2024/04/23
- Naizen elkarteak haur eta gazte transexualen errealitatea mahaigaineratuko du Zumaian maiatzaren 2an 2024/04/23