Zabalik dago helduen kirol ikastaroetan izena emateko epea
Martxoaren 15etik 30era bitartean egongo da zabalik izen-ematea. Jada ohikoak diren Zumba, cycling, pilates edo GAP jardueretan eman ahalko dute izena herritarrek, baita total training eta TRXean ere.
Apirilaren 12an hasiko dira ikastaroak, eta ekainaren 25ean amaitu. Parte hartu nahi dutenek martxoaren 30a baino lehen eman beharko dute izena, kiroldegiko harreran. Helduen ikastaroen artean jada ohikoak diren Zumba, cycling, pilates edo GAP jarduerak daude, baita total training eta TRXa ere.
Ikastaro horiek guztietan prebentzio eta higiene neurriak bete beharko dituzte ikasle zein irakasleek. Kirol Patronatuko arduradunek azaldu dutenez egoera berrira egokitzeko eta jarduera segurtasunez egiteko “guztion laguntza” beharrezkoa izango da. Edozein kasutan, zumaiarrak ikastaroetan parte hartzera animatu dituzte.
Ikusi ikastaroen eskaintza osoa hemen
Kiroldegira, aurrez zita hartuta
Osasun egoerak bere horretan jarraitzen duenez, Kiroldegiko zerbitzuak erabiltzeko aurrez hitzordua hartzea ezinbestekoa izango da aurrerantzean ere. Horretarako, bazkideek eta kiroldegia erabiltzeko bonuak gehienez hiru eguneko aurrerapenarekin hartu dezakete zita, 943 86 20 21 telefono zenbakira kiroldegira ohiko deituta (6:30-21:00). Bazkideak ez direnek egunean bertan deitu ahal izango dute.
Albiste erlazionatuak
Kirolak
Ikastaroak
- Eskola-kiroleko monitore laguntzaile izateko ikastaroko izen-ematea ostiral honetan itxiko da 2024/03/04
- Urtarrilaren 31n hasiko da ‘Zaindu Urola Kosta’ prestakuntza programaren teleformazioa 2024/01/16
- Geoparkean gidari izateko trebakuntza ikastaroa eskainiko du Euskal Kostaldeko Geoparkeak 2024/01/15
- Zaintzaileei eta zainduen familiartekoei zuzendutako ikastaroak eskainiko ditu UKUEk azaroan eta abenduan 2023/11/21